Aurkezpena

Ongizate emozionala oso lotuta dago osasunarekin. Webgune honetako informazioak hainbat tresna eskaintzen dizkie herritarrei, emozioak hobeto erabiltzen ikasteko, estresa kontrolatzeko eta bizimodua hobetzeko.

Aurkezpen bideoa Informazio gehiago

  • Emozioak eta estresa

    Gure zentzumen eta interpretazioek osatutako iragazki baten bidez ikusten dugu mundua. Inguratzen gaituen tokira egokitzen laguntzen gaitu estresak, baina gaizki kontrolatuz gero, arazoak ekar ditzake. Zure eguneroko bizitzan estresa hobeto kontrolatzeko, ikasi ezagutzen zure emozioak eta gako txikiak.

  • Ongizate emozionala eta osasuna

    Gaixotasun kronikoak oso lotuta daude nagikeria fisikoarekin, elikadura txarrarekin, tabakoarekin eta alkoholaren kontsumoarekin eta estresarekin.

    Ondo sentitzeko, funtsezkoa dugu bizimodu osasuntsu bat izatea. Informazio on batek lagundu egingo dizu.

  • Zer moduz nago?

    Ikasi hobeto ezagutzen zure emozio positiboak, zure estres-mailak... nola sentitzen zaren ulertzen lagunduko dizuten galdera-sorta batzuen bidez.

    Jasotako emaitzen arabera, hobeto jakingo duzu webguneko zein ataletatik hasi behar duzun.

  • Nola senti naiteke hobeto?

    Ikasi zure indarrak garatzen eta estresa hobeto kontrolatzen; hartara, zure osasuna eta ongizatea hobetuko dituzu, hainbat modulutako programa baten bidez. Programa horretan, pixkanaka-pixkanaka lantzeko irakurgaiak eta ariketak dituzu.

  • Localiza
  • Estilos de vida saludable
  • Material con recomendaciones

Esteka interesgarriak:

  • Osasunaren Mundu Erakundea (OME)
  • Europako Batzordea
  • Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioa
  • Antsietatea eta Estresa Aztertzeko Espainiako Elkartea (SEAS)
Jarrai gaitzazu hemen:

© Ministerio de Sanidad, Servicios Sociales e Igualdad